Tofu, seitan eta tempea
Osagaiak: 150gr gluten, 50gr soja testurizatua, barazki salda kubo bat, tomilo atzazkal erdia, estragoi atzazkal erdia, hautsezko tipula goilarakada handi erdi bat, hautsezko baratxuria goilarakada erdi bat, perrexila lehorra goilarakada bat, jengibrea hautsean, legami kimikoa goillaratxo bat, soja saltsa zorrotada bat, itsasoko espageti alga, soja esne azukregabetua, ura, itsas gatza, oliba olioa.
Prestaketa: xehetzeko makina betan soja testurizatua txiki- txiki egin, behin hautsa bihurtu denean glutenari gehituko diogu. Orain estragaoia, tomiloa, tipula hautsa (edo sojarekin batera xehetutako tipula lehor zatiak), baratxuri hautsa, legami kimikoa, perrexila, soja saltsa eta gatza nahasketa horri gehituko dizkiogu. Gutxinaka soja esnea gehitzen joango gara bola eskuetan itsasten ez den arte. Orain 4 bolatxo egingo ditugu lortutako masarekin eta heltze batean sartuko ditugu urez estalirik eta barazki salda kuboarekin, soja saltsa, jenjibre goilarakada erdia eta itsasoko espageti algarekin. Urak ez du irakin behar, masa hauts baitezake. Erdi mailako sutan egosten jarriko dugu 20 minutuz.
Orain bolak hozten utziko ditugu apur bat eta dado txikien tamainako zatietan zatituko ditugu. Ontzi baten barruan itsas espageti algarekin batera jarriko ditugu zatiak eta oliba olio lehunez estaliko ditugu. Ondoren hozgailuan sartuko dugu behintzat egun batez zaporeak har ditzan. gero eta denbora gehiago egon orduan eta zapore handiagoa izango du. Egun horiek igarota algak kendu eta pote hermetiko batean sartuko dugu, kopuru handia ateratzen baita.

