Saltsak
Osagaiak: tipula handi bat edo bi txiki, azenario 1, 2 baratxuri- ale, gatza, oliba olioa, ura eta ardo beltza.
Prestaketa: tipula handi samar moztuko dugu eta azenarioa borobiltxo finetan. Baratxuriak zuritu eta zati handietan moztuko ditugu. Olioa berotzen jarri eta barazki guztiak botako ditugu. Gatza bota eta erabat egiten utziko dugu azenarioa eginda egon arte. Egina dagoenean ardo beltz zorrotada bat botako diogu lehortu arte utziko dugu. Orain barazkiak estali arte ura botako diogu, baina ez gehiago, eta gatza botako diogu. Beste 10 minutuz sutan utziko dugu zaporeak bildu daitezen eta batidora pasako diogu.

