Postreak

Osagaiak: 200gr azukre txuri eta 9 goilarakada ur.

 

Prestaketa: heltze txiki batean ura berotzen jarri. Beste heltze batean, ahal izanez gero ipurdi lodikoa, eta azukrea ere berotzen jarri. Erdi pareko sutan jarri, gutxinaka gutxinaka goxokia egin dadin, presarik gabe. Azukre guztia goxoki bihurtu denean adi egon beharko dugu erre ez dadin, bestela oso ilun eta garratz jarriko baita. Goxokiak kolore horixta duenean goilarakada bat ur bota irakiten dagoelarik (kontuz lurrunarekin). Ondoren beste 8 goilarakada irakindako ur bota (guztira 9 dira) eta goilaraz nahasi. Surtan izan ezazu goxokia urarekin nahasten den bitartean. Behin bateraturik daudenean heltzea surtatik atera eta hozten utzi.

 

Osagaiak: 450gr irin, 150 gr azukre, 100 gr margarina, 2 ekilore olio goilarakada, bi zakutxo legami kimikoa, soja yogur natural bat, limoi azal birrindu zati bat eta gatz apur bat.

Prestaketa:
Labea 200º tan aurrez berotuko dugu. Bol batean irina, legamia, azukrea, gatza, limoi birrindua, ekilore olioa eta margarina urtua (heltze batean) eta yogurra nahastuko ditugu. Bizkotxoa egingo dugun moldea margarinaz igurtziko dugu hatzekin (alde guztiak igurtzi kapa garden bat utziz). Lortutako nahaskia moldean sartu haitzerakoan altxatzeko lekua izateko leku hainarekin moldean. 30 minutuz egosten utzi. Denbora hori igarota ezten batekin ziztatu eta garbia ateratzen bada bizkotxoa egina dago.
Hemendik aurrera nahi dizkiozun osagaiak bota diezaizkiozu gainetik: txokolate beltz urtua, marmelada, kanela, glass azukrea, gaina beganoa…  


 

Osagaiak: 200 gr arroza, 1 l soja esnea edo arroz esnea, 2 kanela adartxo, 200gr azukre (edo gozozalea ez bazara gutxiago), eta limoiaren azala.  

Prestaketa: soja esnea irakiten jarriko dugu kanela eta limoi azalarekin. Irakiten hasten denean  arroza botako diogu eta irakiten edukiko dugu 20 minutuz noizean behin mugituz.

Denbora hori pasatzerakoan limoi azala eta kanela kenduko dizkiogu eta azukrea botako diogu. 10 minutuz nahastuko dugu makilezko goilararekin. Loditzen utziko dugu surtatik kanpo eta hotza nahi izanez gero hotzgailuan sartuko dugu. Behin hoztu denean ziurrenik esne begetal apur bat bota beharko diogu lehortu egin delako.

Osagaiak: Bi baso arroz- esne, bi txikitutako banana, irikitako bainila leka natural erdi bat edo eta bainila zapore goilaratxo bat, agar- agar (alga txuri bat) goilarakada bat, melaza edo azukrea eta nahi dugun gatz kopurua.

 

Pretaketa: Arrozaren esnea bainila, gatza eta agar- agararekin batera irakingo dugu hamar minutuz. Azukrea edo melazarekin gozotuko dugu eta ondoren banana gehituko diogu. Krema egin arte irabiatuko dugu batidorarekin. Moldeak beteko ditugu kremarekin eta hozten utziko dugu. Nahi izanez gero goxokia bota diezaiokegu gainetik.