Pastak eta arrozak

Osagaiak: garbitutako artatxiki  katilukada 1, 2 erdi pareko tipula, azenario 1, keztutako tofu ploke ½ bat, ilar katilukada ½ bat, 3 ur hotz katilukada, gatza, oliba olioa, erramua eta alkaparra 2 goilarakada.

Prestaketa: tipula fin- fina moztu eta olioa eta gatzarekin gorrituko dugu 10 minutuz. Erramua, azenario txikitua, ura, artatxikia eta beste gatz piska bat gehituko dizkiogu. Tapatu eta beste 25 minutuz egosten utziko dugu. Ilarrak eta tofua gehituko dizkiogu orain. Lortutako masa molde batean sartu eta hozten utziko dugu. Moztu eta tomate saltsaz lagunduko dugu.  


 

Osagaiak: Sei eskukada fideo edo fideua pasta, lau txanpinoi, azenaorio bat, kalabazin erdia, hiru baratxuri ale, arame edo hiziki eskukada erdi bat (fideo itxura duen edozein), azafrai goilarakada txiki bat olioa eta gatza.

 

Prestaketa: Lehenik eta behin algak uretan beratzen jarriko ditugu paketeko instrukzioak jarraituz. Barazkiak lerrotxoetan ebakiko ditugu, olioarekin frejitu bigunak egon arte eta uraz estaliko ditugu. Ura irakiten hasten denean fideoak, algak (instrukzioetan agertzen den denbora epea beteko dela ziurtatuz), gatza eta azafraia botako ditugu. Pastak behar duen denbora irakingo dugu, nohiz behinka nahastuaz.

Minutu batzuetan bere hortan utziko dugu trapu batekin estalita, duen gehiegizko hezetasuna xurgatzeko. Berehala jan.