Frijituak

 

Osagaiak:  300 gr testurizatutako soja, 3 baratxuri- ale, perrexil eskukada 1, oregano goilarakada 1, ura, gatza eta perrexil eta baratxurizko ogi birrindua.

 

Prestaketa: soja ordu erdiz beratzen jarriko dugu gatza eta urarekin. Puzten denean duen urarekin egosiko dugu 10 minutuz, ura kendu eta hozten utziko dugu.  Hoztu denean bol batean baratxuri txikitua, perrexil txikitua, soja, oreganoa eta ogi birrindua jarriko ditugu eta eskuekin nahasten joango gara. Bolatxoak edo hamburgesak egiteko moduko kontsistentzia izan behar du, ez zartatzeko moduan, baina ogiarekin pasa gabe. Behar bada ura ere botako diogu. Saltsa rubioan edo tomatean jarriko dugu goiko errezetan bezala.

 

 

Osagaiak: 300gr soja testurizatu fina, 7 moldeko ogi integral xerra, soja saltsa, soja esnea, 150gr irin, olioa, eskukada bat baratxuri hautsean , eskukada bat perrexil lehorra, gatza eta olioa.

 

 

Prestaketa: hamburgesak nahi baditugu esku hartean zapalduko ditugu eta albondigak nahi baditugu bolatxo ez oso handiak egingo ditugu.

 

Soja testurizatua uretan beratzen jarriko dugu soja saltsarekin ordu erdiz. Beste alde batetik ogia puskatuko dugu eta soja esne zorrotada bat botako diogu hezea egon dadin, baina ez bustia. Sojari ura kenduko diogu eta bol batean jarriko dugu moldeko ogiarekin, baratxuriarekin, perrexilarekin eta 50 gr irinarekin. Dena eskuz oratuko dugu masa uniforme bat gelditu arte (behar bada beste irin apur bat bota). Gainontzeko irina plater batean botako dugu eta lortutako masarekin bolak egingo ditugu eta ondoren platereko irinean pasako. Zartagi batean olio dezente jarri eta bero- bero dagoenean frijitu egingo ditugu, gorritu arte. Ateratzen joango gara paper xurgatzailearen gainean jarriz. Gero eltze baxu eta zabal batean tomate saltsa edo saltsa rubioa jarriko dugu eta bertan albondigak jarriko ditugu su baxuan minutu batzuz. Hamburgesa hobeto gelditzen da saltsa alde batean jartzen badiogu, eltze batean dena batera jarri gabe. 

Osagaiak: 100gr beratutako garbantzu, tipula bat, 2 baratxuri ale, perrexil sorta bat, bi goilarakada hautsezko kominoa, gatza, oliba olioa eta baratxuria eta perrexila duen ogi birrindua.

Prestaketa: Garbantzuak gau batez uretan beratzen jarri. Uretatik atera ur azpian garbitu eta xukatu (escurrir). Birrintze makina batean jarri garbantzuak eta masa bat egin. Masa hori bol batean jarri eta tipula birrindua, txiki- txiki egindako baratxuria eta perrexila, kominoa eta gatza botako dizkiogu. Dena eskuen bitartez oratu (amasar) eta nahastu. Nahaski guzti hau 2 orduz edo frigorifikoan hotzen utzi zaporeak nabarmendu daitezen. Hotzgailutik atera eta masa sendoagoa egiteko ogi birrindua botatzen joango gara eskuekin oratuz, ogia egiteko bezala. Behin bolatxoak egiteko moduko masa lortzen dugunean, hauek hautsi gabe mantentzen direnean, bolatxoak edo zilindro txikiak egingo ditugu eta olio ugari eta ondo beroan frijituko. Ateratzen goazen heinean sukaldeko paper xurgatzailean jarri. Beganesaz, entsaladaz, pita ogi barruan edo hummusarekin jan ditzakegu.

Osagaiak: 100gr hirin, gaseosa botila txiki erdi bat, gatza, olioa, piper berde bat, piper gorri bat, tipula, kalabazin bat, azenaorio bat, brokoli zati batzuk… nahi diren barazkiak.

 

Prestaketa:

Tenpura: Ontzi batean hirina eta gatza bota eta apika- apika gaseosa (ia- ia hizoztua) isurtzen joango gara sardeska edo barila batekin ondo nahastuaz. Masa solido bat lortu behar dugu baina arina izan dadila. Nahi izanez gero batidora erabil dezakegu.

Barazkiak: Barazki guztiak lerrotan moztuko ditugu, frejitzerakoan makiltxo itxura izateko. Tempuran busti eta olio bero- beroan sartuko ditugu. Kontu handiarekin ibili beharko dugu barazki gehiegi ez batera frejitzeko, olioa hoztu eta barazkiak beraien artean itxatxi daitezke eta.

Frejituak daudenean paper xurgakor batean jarri eta saltxa batekin zerbitzatuko ditugu.