Osagaiak:
-Beganesarako: Ekilore olio edalontzi bat, soja esne edalontzi erdi bat, limoia edo ozpina eta gatza.
-Barazkiak: Azenaorio bat, bi goilarakada ilar, patata bat eta piper gorri erdi bat.
Prestaketa:
Beganesa: Olioa, esnea eta ozpina ontzi luze batean sartu eta batidoraz irabiatuko ditugu. Mugimenduak geldoak izan behar dute, batidora behean dugula hasiko gara eta loditzen den heinean igotzen joango gara poliki. Goiko aldea ere loditzerakoan berriro ere bera jaitsiz apurka- apurka. Mugimendu hauek beganesa erabat irmoa ikusten dugun arte mantenduko ditugu.
Barazkiak: Barazkiak kuboetan zatituko ditugu eta egosten jarriko gatzarekin (ilarrak ezik). Patata barazkiak (azenaorioa eta piperra) egosten hasi eta hamar minutura botako ditugu. Barazkiak bigunak daudenean ura kendu eta hoztu egingo ditugu, ondoren beganesa eta ilarrekin era homogeneoan nahasteko.
Oliba eta piper gorriekin apaindu dezakegu.