HELBURUAK
ASKEKINTZA ANIMALISTAren helburua ANIMALIEN ESKLABUTZAREN ABOLIZIOA da, har ditzakeen edozein formetan ere, ez dago animalien ABUSUAren aurka bakarrik, gizakiaren onurarako beraien ERABILPENAren aurka baizik; animalia guztien askatasunaren eskubidea aldarrrikatzen dugu, planetakide dugularik gure burua.
Ondorioz, animalia guztien arteko parekotasuna defendatzen dugu, hauek gizakiak izan edo ez, eta ideia hauekiko koherentzian dagoen bizimolde bat bultzatzen dugu; beganismoa sustatuz borroka era moduan (animalien erabilpena beregain daramaten produktu eta jarrerak ez erabiliaz eta boikoteatuz elikaduran, jantzietan, kosmetikan, aisialdiko ikuskizunetan e.a.)
METODOAK
Askekintza Animalistak, bere izenak adierazten duen moduan, indarkeriarik gabeko ekintza zuzenak eramaten ditu aurrera, helburu bezala gizartearekin elkarrekintzan egotea eta beste edozein bezala borroka animalistaren normalizazioa lortzea direlarik. Ekintza deigarriak eramaten ditugu aurrera gizartearen atentzioa emateko eta horrela gizarte- mailako inpaktu handiagoa lortzeko.
Geografikoki gure ahaleginak donostialdea- oarsoaldean (Gipuzkoa) zentratzen ditugu ingurune txiki batean presio handiagoa egin dezakegula uste dugulako, nahiz eta horregatik ez diogun beste ingurune batzuetan parte hartzeari uzten.
Beste hainbat ekintzen artean urtero manifestazio antitaurinoa antolatu izan dugu Donostian, Santo Tomas ferian animaliak erabiltzearen aurkako protesta, larruen aurkako moda desfilea, animaliak erabiltzen dituzten zirkoen aurkako protestak, animalien esperimentazioaren aurkako performancea e.a. Gainera beste zenbait ekintza mota ere aurrera eramaten ditugu, hala nola, Kilometroak, Santo Tomas edo Donostiako Aste Nagusia bezalako egun garrantzitsuetan janari beganozko postuak jartzea, kontzertuak, hitzaldiak, udaletxeetara protesta eskutitzak bidaltzea, mahai informatiboak, materialaren salmenta e.a.
.jpg)
.jpg)
.jpg)
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|

