Presentación general e historia
Ez ezazu inoiz zalantzan jar pertsona talde txiki, erreflexibo eta konprometitu batek mundua alda dezakeenik. Beti egin izan duen bakarra da, zinez.”
Margared Mead, antropologoa.
AURKEZPENA
ASKEKINTZA ANIMALISTA animalia guztiak defendatzen dituen elkartea da 2010ean Donostian sortua izan zena. Gaur egun taldea 10 pertsonak osatzen dugu, nahiz eta urtean zehar egiten diren ekintza eta protestetarako hainbat eta hainbat pertsonen laguntza eta babesa dugun.
Taldean era ezberdinetan parte har daiteke, taldeko kide aktibo bezala parte hartuz asteroko asanbladatan, aktibista bezala egiten diren ekintzetan, ciber-aktibsta moduan e-mail bitartez protesta eginez edo ekonomikoki, bazkide eginez edo diru sarrera zehatz bat burutuaz. Parte hartze guztiak beharrezkotzat ditugu eta ekarpen guztiak ongi etorriak dira, inplikazio maila handiago edo txikiago bat izanda ere.
TALDEAREN HISTORIA
Askekintza Animalista taldea 2010ean sortzen da era ezberdinetako aldarrikapen eta protesta animalistatik ezagutzen den pertsona talde baten ondorio, horietako batzuk beste talde animalista batzuetakoak, helburu eta ideologia komunak aurkitzen dituztenak. Aipatutako oinarriekin eta gure ingurune geografikoan horrelako talderik ez zegoela ikusita, bildu eta Askekintza sortzea erabaki genuen. Bere historian zehar, pertsona berriak gehitzen joan dira taldera animalismoan duten interesagatik.
Hasiera- hasieratik era asanbleario eta horizontalean lana egin da, taldea osatzen duen pertsona bakoitzak bere ikuspegi edo/eta ekintza pertsonaletik egiten du, pertsona guztiak adostasun batera iritsiaz (sistema asanblearioa) eta taldearen helburuen aurka ez doala kontutan izanda.
.jpg)
| < Aurrekoa |
|---|

